Sutea Adarra kaleko etxebizitza batean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 6a, 13:35
Su hartu zuen etxebizitzaren ataria. Argazkia: Txema Valles.

Lasarte-Oriako bizilagun bat Gurutzetako ospitalean ingresatu dute "erredura larriekin", 'El Diario Vasco' egunkariak berri eman duenez. Adarra kaleko 8. zenbakian gertatu da ezbeharra, astelehen goizaldean, 02:15ean. Gertatutakoa ikertzen ari dira.

Bizilagunek udaltzainei, suhiltzaileei eta anbulantziari hots egin zioten. Udaltzainak su hartu zuen etxebizitzara iritsi zirenean, jabea konorterik gabe topatu zuten, eta erredura larriekin. Gurutzetako ospitalean ingresatu dute. Suhiltzaileek goizeko hiruak aldera itzali zuten sua.