COVID-19

Hamar positibo erregistratu dituzte astelehenean Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 6a, 12:57

Urriaren 5eko datu epidemiologikoen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Lasarte-Orian hamar kutsatzeren berri eman dute astelehenean. Urria hasi zenetik 27 kasu detektatu dituzte herrian. 

Beterri-Buruntza eskualdeko gainontzeko udalerrietan kasu positiboak atzeman dituzte urriaren 6an, Usurbilen izan ezik:

  • Andoainen eta Astigarragan, hiruna
  • Hernanin, bi
  • Urnietan, bat

EAEko hiru lurraldeetan 336 kutsatzeren berri eman dute astelehenean –bezperan baino 64 gehiago–; horietatik 112 Gipuzkoan detektatu dituzte. PCR proba gehiago egin dituzte, 7.424 (+2.058). Horietatik %4,52 positiboak izan dira.

Ospitaleetan 240 pertsona ingresatuta daude COVID-19a dela eta (-6), horietatik 56 ZIU zainketa intentsiboko unitateetan (+1). R0 edo birusaren birsortze-tasa zertxobait igo da: gaur gaurkoz 0,95ekoa da.