Marbell ile-apaindegiaren jabe Marimar Palaciosek oroigarri bat jaso du auzo elkartearen izenean. Santi senarra aurten zendu da; bera zen auzoko festetan urtero egiten duten danborradako "arima", elkarteko kideek azpimarratu dutenez. Oso eskertuta jaso du aitortza Palaciosek.