ASTE KULTURALA

Aste Kulturala bertan behera uztea erabaki du Semblante Andaluz elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urriaren 5a

Iazko Aste Kulturaleko emanaldietako bat.

Semblante Andaluzek ez du XVIII. Aste Kulturala ospatuko aurten. "Atsekabe handiz", erabaki du ekitaldia bertan behera uztea, "beharrezko baimen guztiak eta aurrekontuak eskatuta" izan arren, gaur egungo egoeran ezarri diren protokoloak betetzeko giza-baliabide eta materialik ez dutela argudiatuta. 

Elkarteak Atsobakar etorbidean daukan lokalak itxita jarraitzen du. Martxo erdialdetik dago egoera horretan; pandemia lehertu zenetik. Dena den, Gabonetako loteriara salgai jarri dute. 35.344 zenbakidun dezimoak Izaguerri administrazioan eros ditzakete.