COVID-19

Gipuzkoan 111 kutsatze berri baieztatu dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 4a, 13:06

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguerdian kaleratutako prentsa oharraren arabera,  8.227 PCR proba egin zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietako 318 positiboak izan ziren. Egiaztatzeen lurraldekako banaketa honakoa da: 111, Gipuzkoan; 165, Bizkaian; 41, Araban; eta bat erkidegotik kanpo bizi den pertsona da. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19ak eragindako 26 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta 56 gaixok jarraitzen dute ZIUn. Ostiral, larunbat eta igandeko datuak atalka eta udalerrika xehatuta agertuko dira biharko txosten epidemiologikoan