COVID-19ak eragindako 442 lagun gehiago daude EAEn; 145, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 3a, 13:14

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi dutenez, atzo, 8.579 PCR proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietako 442 positiboak izan ziren. Kutsatze berrien lurraldekako banaketa honakoa da: 145, Gipuzkoan; 213, Bizkaian; 82, Araban; eta gainerako biak erkidegotik kanpo bizi dira. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19ak eragindako 39 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 56 gaixo daude ZIUn. Ohi bezala, asteburuetan ez dituzte datuak herriz herri edo atalka aletzen eta datu xeheak asteleheneko txosten epidemiologikoan ezagutaraziko dituzte.