Baikoko pilotariek lanuzteak iragarri dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 2a, 15:57

Enpresa horretako pilotaria da Axier Arteaga lasarte-oriatarra, eta gainerako pilotariekin batera, Baikoren jokabidea salatu dute, ostiral goizean, Bilboko ELA sindikatuaren egoitzan egindako prentsaurrekoan

Baikok pilotariekin izandako jokabidea gaitzesteko grebara joko dutela iragarri dute enpresa horretako pilotariek. Enpresan duten egoera "jasangaitza" dela salatu dute, besteak beste, argitara emanaz, kaleratzeko mehatxuak jaso dituztela. 

Hamabi egunetan egingo dituzte lanuzteak: urriaren 9an, 10ean, 11n, 12an, 16an, 17an, 18an, 19an, 23an, 24an, 25ean eta 26an. 

Baiko enpresako pilotaria da Axier Arteaga lasarte-oriatarra ere, eta beste zenbait aldarrikapenen artean, lan baldintza duinak, errespetua eta gardentasuna eskatu dituzte.