Hasi dira euskal jantziak josten

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urriaren 2a

Ostegunean hasi dituzte joskintza saioak Emakumeen Zentro Zibikoan

Ikasturte berrian ere, Ione Artola jostunak gidatutako Euskal Jantzi Tradizionalen ikastaroak ez du hutsik egin. COVID-19ak eragindako egoerara moldatu behar izan duten arren, izen-emate kopurua mugatuta, aste honetan eman diote hasiera aurtengo saioari, ostegunean. Urrian eta azaroan ikasiko dute Euskal Jantzi Tradizionalak nola sortu, eta ziur, urtero bezala lan ederrak osatuko dituztela.