Lasarte-Oriako Sarek bat egin du egitasmoarekin, eta honako deialdi hau zabaldu du: Okendo plazan elkartzea urriaren 3an, larunbatarekin, 12:00etan, argazki hori ateratzeko. Santa Barbarara eta Buruntzara 2021ko udaberrian igoko dira, maiatzaren 8an, larunbatez.
Sarek ohar bat zabaldu du sare sozialen bidez, azalduz ekimena atzeratzea erabaki dutela, larunbaterako aurreikuspen metereologikoak ez duelako "igoera era seguruan egiteko aukerarik ematen". Herritarrek egindako "lan izugarria" goraipatu du, eta eskerrak eman dizkie. Orain arteko izen-emateak mantendu egingo ditu antolakuntzak.