EDUKI BABESTUA

2020-2021 ikasturtean eman izena Lasarte-Orian!

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 1a, 16:40

Ikasturte berria hasi da eta haur, gazte eta helduek eskaintza zabala dute herrian ikasteko. TXINTXARRI aldizkariak hainbat zentrorekin kontaktatu du eta gida berezi bat publikatu du hiru ostiraletan. Hauek dira publizitate proiektu berri honetan parte hartu duten profesionalak

Haurraren garapena

Herriko hiru zentrok ematen dute haurrentzako laguntza integrala; lan horretan dabiltza Noelia Calero osteopata-fisioterapia, Hitz-Kiribil logopedia eta Salto-Gela psikomotrizitatea. Helburu nagusia "haurraren garapen osoa bultzatzea" da. Lasarte-Oriatik mugitu gabe eta arreta profesionala aurkituko dute bertaratzen diren familiek.

Informazio gehiagorako telefonoak: Noelia Calero osteopata: 688 815 089. Salto Gela psikomotrizitatea: 617 294 582 eta Hitz-Kiribil logopedia: 639 925 551.

Gurutze diafreo gunea

Diafreoak aukera ematen digu bizitzan zehar gorputzean eransten joan zaizkigun korapiloak ezagutu, onartu eta askatzeko. Giharrak askatu eta arnasketa bidea zabaltzen dugunean, hau da, gorputza ardatzean jartzean, hainbat onura izango ditugu:

- Arnasketa hobetzea eta diafragma askatzea: energia aise iritsiko da gorputzeko atal guztietara. Organoak, odol bideak, giharrak, hezurdura… hobeto oxigenatuko dira.
- Gorputza malguago izatea eta ardatzean jartzea: zerbikaletako, dortsaleko, lunbaretako, besoetako, aldaketako, eta belaunetako minetan lagunduko digu, besteak beste.
- Nerbio sistemaren funtzionamendua hobetzea: lasaiago egongo gara eta antsietate maila jaitsiko zaigu.

Azken batean, gorputzaren maitasuna kontuan izanda, diafragma askatzean lortzen dugun oxigenazioak pertsona bakoitzean eragin ezberdina izango du: mentalki, emozionalki, fisikoki… Pertsona bakoitzean behar gehien duten sistema ezberdinak elikatuko ditu.

Lanketa hau egiteak barrura eramaten gaitu, non gauden ikustera. Nola funtzionatzen dugun konturatu eta bide osasuntsuagoak eraikitzera. Gure izatea ezagutu, onartu eta maitatzen joatera. Gure indar eta bizipozarekin bat egitera.

Gainera, urriaren 10ean zoru pelbikoaren ezagutza eta lanketa tailerra antolatu du zentroko jabe Gurutze Irazustak. Geltoki kalea 25 zenbakian 10:00etatik 13.30era izango da, eta edukiera mugatua izango du. Informazio gehiagorako deitu 617 584 095.

Zitek akademia

Zitek Akademiak  ikasturteari hasiera eman dio, garai zail hauetan gauz asko egokitu behar izan dituzte, baina zailtasunen gainetik hasi dira klaseak ematen

Haur, gazte zein helduek eman dezakete izena, helburua ikasleen gaitasuna indartzea baita. Ikasketa teknikak hobetzeko aukerarekin batera, hizkuntzen eskaintza ere badu akademiak : ingelesa, frantzesa, euskara eta gaztelania ikas daitezke. Trebatuak dira fisika, kimika, matematika eta arkitekturan ere; laguntza zabala eskaintzen dute.

Aipatzeko da ere, larunbatetan kuriositate eta eskulan tailerrak egiten dituztela, bakoitzaren gaitasuna eta gustuak kontutan hartuta aisialdi momentua eskeintzen dute.  

Izena eman nahi dutenek lau aukera dituzte: bertara joan: Goikale 12, behea Lasarte-Oria. Telefonoz: 943 36 31 06 deituta, eta web orriaren bidez: www.zitek-akademia.com eta Facebook bidez: Zitek Akademia  
 

Muntteri-AEK Euskaltegia

Muntteri AEK-ko Garazi Zinkunegi zuzendariak ere euren eskolako eskaintzaren berri eman du. Azpimarratu du herrian matrikulatzeak abantaila handiak dituela, besteak beste, jendea ezagutzea, herriko harreman-sareetan txertatzea eta herrian egiten diren gauzetan parte hartzen laguntzen duelako.

Euskaltegiko eskaintzari dagokionez, "ordutegi guztietan" eta "maila guztiak" eskaintzen dituztela gogorarazi du, eta aurrez aurreko eskoletara joan ezin dutenentzat autoikaskuntzaren eskaintza ere badutela azpimarratu du. Informazio gehiago jasotzeko euskaltegira bertara gerturatu behar da, edo 607 62 52 33ra deitu.