La viuda alegre balletaz gozatuko dute zaletuek, Opera digitala atalean. Australian Balletak Franz Lehar musikagilearen titulu bereko opereta ospetsuan oinarritutako balleta egiteko eskatu zion Ronald Hynd koreografo britaniarrari, 1974an. Ikuskizuna Parisen kokatua dago, Belle Époquen garaian eta Hanna aberats alargunaren gorabeherak erakusten ditu. Sarrera aurretik, 7,5 euro: egunean, 9 euro.