2020/10/03 17:00etan

Ikuskizuna

Bizi dantza! ikuskizuna

Bizi dantza! ikuskizuna
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi Dantza! ikuskizuna eskainiko dute. Euskal dantzak oinarri dituen ikuskizun alai eta koloretsua dakarte herriko pailazo bihurriek. Sarrera, 3,80 euro.

"Sekulako pozarekin" igoko dira larunbatean Pirritx, Porrotx eta Marimotots Manuel Lekuona kultur etxeko oholtzara : "Oso pozik gaude Bizi Dantza! gure bizilagunekin partekatu ahal izango dugulako".  Euren onena emango dutela ziurtatu dute, eta seguru dira ikuskizunean bildutakoekin ikus-entzuleekin batera, irri, kanta eta dantza egingo dutela.