COVID-19

Lasarte-Orian bi kasu berri atzeman dituzte asteartean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 30a, 17:00

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak irailaren 29ko datu epidemiologikoak eman ditu. Horien arabera, Lasarte-Orian bi positibo erregistratu dituzte azken 24 orduetan. Iraila hasi zenetik 145 kasu zenbatu dituzte herrian.

Beterri-Buruntza eskualdeko beste hiru udalerritan ere atzeman dituzte kutsatzeak: Hernanin hiru, Usurbilen bi eta Urnietan bat.

Erkidegoko kasuek gora

Astelehenean baino 147 positibo gehiago erregistratu dituzte asteartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 432 guztira. PCR proba gehiago egin dituzte osasun langileek, 9.741. Horietatik %4,43 izan dira positiboak.

256 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, horietatik 56 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren birsortze-tasa 0,96koa da gaur-gaurkoz.