Kontu orokorren dokumentuan, besteak beste, hau jasotzen du: Lasarte-Oriako ondarearen, egoera finantzarioaren, emaitzen eta aurrekontuaren gauzatze-mailaren irudia. Kontu hauek osatzen dute txosten orokorra:
- Balantzeak
- Ekonomia eta ondare arloko emaitzaren kontuak
- Ondare garbiaren aldaketen egoera-orriak
- Diru-fluxuen egoera-orriak
- Aurrekontuaren likidazioaren egoera-orriak
- Memoriak
Udalbatzak txostena onartuz gero, udalak Kontu Auzitegiari bidaliko dio dokumentua, "indarrean dagoen araudiak aurreikusten dituen epeak betez".
Dokumentua deskargatzeko esteka