COVID-19

Bi kasu berri atzeman dituzte Lasarte-Orian azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 29a, 13:01

Irailaren 28ko datu epidemiologikoak txosten batean jaso ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Horien arabera, Lasarte-Orian bi positibo erregistratu dituzte. Hilabetea hasi zenetik 143 kutsatzeren berri eman dute gurean. Iraila izaten ari da hilabete aktiboena orain arte.

Beterri-Buruntza eskualdeko bi udalerritan atzeman dituzte kutsatzeak irailaren 28an: Hernanin hiru kasu zenbatu dituzte, eta bat Usurbilen.

Kasu positiboek behera erkidegoan

EAEko hiru lurraldeetan 285 kutsatze detektatu dituzte astelehenean, bezperan baino 69 gutxiago. 285 positibo horietatik 99 Gipuzkoan atzeman dituzte. PCR proba gehiago egin dituzte, 7.373, eta horietatik %3,86 izan dira positiboak. 

Ospitaleetan igandean baino zortzi pertsona gutxiago ingresatuta daude koronabirusarekin, 265. Horietatik 55 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan ingresatuta daude. R0 edo birusaren birsortze-tasa igo egin da apurtxo bat, eta 0,94koa izan da astelehenean.