COVID-19a tarteko, zenbait neurri hartuko dituela iragarri du Behemendik:
- Aforoa bederatzi pertsonara murriztuko du.
- Beharrezkoa izango da maskara jantzita eramatea.
- Segurtasun distantzia mantenduko da.
Behemendik jakinarazi du ibilbidearen iraupena izena ematen duten pertsonen araberakoa izango dela.
Hurrengo irteerak, Urnietan eta Usurbilen
Urriaren 10ean, larunbatarekin, Urnietan antolatuko du irteera Behemendik. Adarramendi ingurura joan eta bertako aztarna megalitikoak ikusi ahalko dituzte izena ematen dutenek.
Azkeneko ibilbidea, urriaren 18koa, igandez, Usurbilgo Urdaiaga auzoan barrena egingo dute: bertan zeuden zetak, burdinolak eta baserrien historia ezagutu ahalko dira.