COVID-19

Zazpi positibo atzeman dituzte Lasarte-Orian asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 28a, 18:20

Iragan asteburuko datu epidemiologikoen berri eman du Osasun Sailak. Lasarte-Orian beste zazpi kutsatze detektatu dituzte: hiruna ostiralean eta larunbatean eta bat igandean. 

Beterri-Buruntza eskualdeko gainontzeko udalerrietan 25 kutsatzeren berri eman du Osasun Sailak asteburuan zehar. Herriz herriko datuak hauek dira:

  • Usurbilen, bederatzi kasu (bost ostiralean, hiru larunbatean eta bat igandean)
  • Hernanin, zazpi (lau, bi eta bat)
  • Urnietan, lau (ostiralean bat eta larunbatean hiru)
  • Astigarragan, hiru (bi larunbatean eta bat igandean)
  • Andoainen, bi (bat ostiralean eta larunbatean bestea)

354 kasu igandean EAEn

Kasu positibo gutxiago erregistratu dituzte igandean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 354 guztira. Larunbatean baina PCR proba dezente gutxiago egin dituzte, 6.061 (-3.635). 

Ospitaleetan 273 pertsona daude ingresatuta, horietatik 55 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren birsortze-tasa 0,92koa izan da igandean. Indize horrek 1 baino gehiago emanez gero esan nahi du SARS-CoV-2 birusa hedatze fasean dagoela.