Realak Euskal Herriko kopa eskuratu zuen penaltietan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 29a, 09:00
Realeko jokalariak Euskal Herria kopako garaipena ospatzen. Arg.: Real Sociedad

Real Sociedad taldeak Euskal Herriko kopa Zubietan geratzea lortu zuen igandean. Talde txuri-urdina nagusi izan zen Athetic Cluben aurkako partidan. Baliogabetutako gol baten ostean, Realak ez zuen zorterik izan atearen aurrean. Penaltietan erabaki behar izan zen garailea

Penalti jaurtiketan garaitu zuen Real Sociedad taldeak Athletic Club X. Euskal Herriko Kopako finalean. Iraia Iparragirre herritarrak eta bere taldekideek kopa altxa zuten.

Natalia Arroyoren jokalariak gogoz hasi zuten partida. Aukera ugari sortu zituzten eta Franssik baliagabetutako gola egin zuen lehen zatian. Atsedenaren ostean, nagusi izan zen talde txuri-urdina. Aukera ugari sortu zituen; bat ere ez zen atean sartu, ordea. Realak ahaleginak egin arren, husnako berdinketarekin amaitu zen partida eta penaltietara iritsi ziren. Talde bakoitzak zazpi jaurtiketa sartu eta Mariasun Quiñonesek Athleticen zortzigarren saiakera geratu zuen. Leire Bañosek ez zuen huts egin eta garaipena eman zion Realari.