Larunbatean 479 baieztapen izan dira EAEn, horietako 113, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 27a, 12:37

COVID-19aren hedapenari buruzko datuak eguneratu dituzte Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Eguerdian kaleratutako prentsa oharraren arabera, atzo, 9.676 PCR proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietako 479 positibo izan ziren. Hau da, ostiralean baino mila proba eta 81 kutsatze gehiago izan ziren. Egiaztapenen lurraldekako banaketa ondokoa da: 113 izan dira Gipuzkoan; 276, Bizkaian; 88, Araban; eta gainerako biak EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. Ospitaleen egoerari dagokionez, berriz, COVID-19ak eragindako 20 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 50 gaixo daude ZIUn, bezperan baino bat gehiago.

Ostiral, larunbat eta igandeko datu aletuak biharko txosten epidemiologikoan ezagutaraziko dituzte.