Ia 400 positibo hauteman dituzte ostiralean erkidegoan, 115, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 26a, 12:35

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi dutenez, atzo, 8.649 PCR proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietako 398k  positibo eman zuten. Kutsatze berri horiek lurraldekako banaketa ondokoa da: 115, Gipuzkoan; 185, Bizkaian; 96, Araban; eta gainerako biak erkidegotik kanpo bizi diren herritarrak dira. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19ak eragindako 27 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 49 gaixo daude ZIUn. Ohi bezala, asteburuetan ez dituzte datuak herriz herri edo atalka aletzen, datu xeheak asteleheneko txosten epidemiologikoan ezagutaraziko dituzte.