Udal euskaltegiko eskolak hasi dira

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 25a, 12:00

Ostegunean ekin diote Udal Euskaltegiko aurrez aurreko eskolak hartuko dituzte ikasleek ikasturte berriari. Autoikaskuntza ereduan aritu direnak, berriz, urriaren 15ean hasiko dira

 COVID-19ak eragindako egoera dela-eta, segurtasun- eta babes-neurri guztiak hartuta hasi dira eskolekin. Ikasleak iristearekin batera, martxan jarri dute protokolo guztia, besteak beste, zortzi edo gehienez ere bederatzi ikasle batuko dira gela bakoitzeko.

ikasturte berezia izango dela aurreikusten badute ere, egoera berrira egokitzeko prest agertu dira ikasle eta euskaltegiko arduradunak. 2019-2020 ikasturte amaiera ekarri dute gogora. Egun batetik bestera eskolak aurrez aurreko saioak bertan behera utzi, eta etxetik, eskolak online ematen hasi behar izan zuten. "Erabateko aldaketa" suposatu zuen horren euskaltegiko arduradun eta erabiltzaileentzat, baina eskolak aurrera ateratzeko moldatu ziren. "Benetan zoriontzekoa izan da ikasleen eta irakasleen erantzuna egoera berezi honen aurrean". Formazio eta esperientzia handiko irakasle taldea "prest eta gogotsu" daudela azaldu du euskaltegiko zuzendari Jesus Mari Asurabarrenak.

Eskaintza zabala
Lasarte-oriatarrei eta inguruko herrietatik etortzen diren euskara ikasleei euskararekiko dituzten helburuak eskuratzen laguntzeko, eskaintza eta orditegi zabala eskaintzen die udal euskaltegiak. "Aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza ditugu maila guztietan, goizetik hasita eta gauera bitarte".

Aurrez aurreko eskoletako ikasle guztiak hasi dira euskaltegian, eta jakinarazi dutenez, oraindik bada plazaren bat libre: "Norbaitek izena eman nahiko balu, lehenbailen egin beharko luke, taldearen erritmoari behar bezala jarraitzeko". Autoikaskuntza ereduko ikasleak, berriz, urriaren 15ean hasiko dira. Iazko matrikulazio kopuruak mantendu dituztela ere jakinarazi dute.