COVID-19

Hogei kasu atzeman dituzte eskualdean, horietatik bi Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 24a, 13:06

Irailaren 23ko datu epidemiologikoen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Horien arabera, Lasarte-Orian bi positibo erregistratu dituzte azken 24 orduetan. Kasu horiek zenbatuta, 130 atzeman dituzte honezkero herrian irailean zehar.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztietan eman dute kutsatzeen berri irailaren 23an, Urnietan izan ezik:

  • Usurbilen, zazpi kasu atzeman dituzte
  • Andoainen, lau
  • Astigarragan, hiru
  • Hernanin eta Lasarte-Orian, bina

EAEn, 518 kasu

Bigarren egunez jarraian, erkidegoko hiru lurraldeetan atzemandako kutsatzeek gora egin dute: 518 kasu detektatu dituzte, horietatik 182 Gipuzkoan. Bizkaiak segitzen du foku aktiboena izaten, 229 kasurekin. Araban beste 79 erregistratu dituzte. 

278 pertsona ospitaleratuta daude koronabirusa dela eta, horietatik 52 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren birsortze-tasa 0,96koa da gaur-gaurkoz. Indize hori 1 baino altuagoa izanez gero, esan nahi du SARS-CoV-2 birusa hedatze fasean dagoela.