Real Sociedadek koroa defendatu beharko du Euskal Herria kopan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 24a, 11:00
Iraia Iparragirre, Euskal Herria Kopako finalaurrekoan. Arg.: Real Sociedad

X. Euskal Herria kopako finalaurrea jokatu zuen atzo Realak. Osasuna garaitu ostean, igandean Athletic Club izango du aurrez aurre finalean

Urriaren lehen asteburuan Iberdrola Liga hasiko da eta Real Sociedad taldea eta Iraia Iparragirre herritarra lanean ari dira prest egoteko. Aurredenboraldi luzea egin dute eta hainbat lagunarteko jokatu dituzte.  Euskal Herria Kopa ere ari dira lehiatzen aste honetan. Atzo jokatu zuten finalaurrea Zubietan Osasunaren aurka. Amaiur Sarriegiren golei esker, Realak 2-0 garaitu zuen talde gorritxoa. Iparragirre bigarren denbora atera zen. Igandean, hamargarren urtea da jarraian, Athetic Cluben aurka jokako du finala. Iazko garaipena errepikatzea dute buruan Natalia Arroyok zuzentzen duen taldeak.