Beterri-Buruntza eskualdeko zenbait udalerritan erregistratu dituzte positiboak irailaren 22an:
- Andoainen, bost kasu
- Usurbilen, lau
- Hernanin, bat
Positiboek gora EAEn
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 405 kutsatze detektatu dituzte irailaren 22an, bezperan baino 91 gehiago. PCR proba gehiago egin ditu Osakidetzak azken 24 orduetan, 9.760 (+1.241). Egindako proben %4,1 izan dira positiboak.
275 pertsona daude ospitaleratuta uneotan koronabirusa dela eta, bezperan baino 11 gutxiago. ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetako okupazioa apenas aldatu den irailaren 22an: paziente bat gehiago dago oheratuta bertan. Guztira, 56 pertsona daude. R0 edo birusaren birsortze-tasa 0,98koa da, bezperan bezalakoa.