Zaporeak taldearen janaria biltzeko ekimenarekin bat egin dute herriko taberna batzuek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko irailaren 23a

Lesbos uharteko larrialdi egoerari erantzuna emate aldera, Zaporeak taldeak janaria bilduko du Euskal Herri osoan zehar. Lasarte-Oriako taberna batzuek bat egin dute egitasmoarekin, eta irailaren 23tik 27ra arroza, garbantzuak, atuna, esne hautsa eta beste elikagai batzuk biltzeko kutxak jarriko dituzte euren establezimenduetan.

Avenida Taberna, Furia Beltza, Jalgi Kafe Antzokia, Oreka Taberna eta Tiburtzio Artizar dira herri mailan ekimena martxan jarri duten ostalariak. Irailaren 23tik 27ra arroza, garbantzuak, dilistak, babarrunak, pasta, atuna, latako sardinak, esne hautsa, oliba olioa eta espeziak jasoko dituzte Morian dauden errefuxiatuentzat.