Gutxiago edo gehiago, iraileko egun guztietan atzeman dituzte kutsatzeak Lasarte-Orian, irailaren 21era arte. Egun horretan ez dute positibo berririk erregistratu gurean. Grafika honetan konpara ditzakezue abuztu eta iraileko bilakaerak:
Beterri-Buruntza eskualdeko zenbait udalerritan eman dute kutsatzeen berri. Herriz herriko datuak hauek dira:
- Hernanin eta Andoainen, bosna positibo
- Urnietan eta Astigarragan, bana
Kutsatzeek behera EAEn
EAEko hiru lurraldeetan 314 positibo erregistratu dituzte azken 24 orduetan, bezperan baino 73 gutxiago. Irailaren 21ean atzemandako kutsatzeetatik 87 detektatu dituzte Gipuzkoan. PCR proba gehiago egin dituzte astelehenean, 8.519 (+1.203), eta horietatik ia %3,7k positibo eman dute.
Ospitaleetan 286 pertsona (-17) ingresatuta daude koronabirusagatik, horietatik 55 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan (-2). R0 edo birusaren birsortze-tasa zertxobait gehiago igo da, eta 1etik gertu dago: 0,98koa izan da irailaren 21ean. Indize hori 1 baino altuagoa izanez gero, esan nahi du SARS-CoV-2 birusa hedatze fasean dagoela.