KPI Kontsumo Prezioen Indizea eta zabor-tasa, azken urteetako datuen berri eman du Eguzkik:
2017 | 2018 | 2019 | 2020 | |
KPI | %1,3 | %1,2 | %1,5 | %1 |
Zabor-tasa | %4 | %5 | %5 | %5 |
Hondakinen tasa hori KPIaren gainetik "oso modu nabarmenean" igo dela nabarmendu du talde ekologistak, baina "are okerragoa" iruditzen zaio birziklatzen duten lasarte-oriatarrek deskontu edo hobaririk ez jasotzea. "Birziklatzaileek, konpromiso gehiago hartzeaz gain, gainontzeko herritarren axolagabekeria finantzatzen dute, Lasarte-Oriako Udalak espresuki hala erabaki duelako".
Udala, "itxura egiten"
"Birziklatzen dutenek hobaririk jaso ez badute ere, udalak esaten jarraitzen du birziklatzearen alde dagoela, baina itxurak egiteko, zerbait egingo balu bezala baina ezer egin gabe", salatu du Eguzkik. Lurpeko edukiontzien inguruko erreferenduma "absurdoa" dela uste du, ez dituelako konpontzen "Lasarte-Oriak hondakinen alorrean planteatuta dituen arazoak".
"Udalak laster erabaki beharko ditu datorren urterako tasak; okerrak zuzentzeko aukera berri bat izan daiteke", gaineratu du talde ekologistak.