Lasarte-Oriako Pentsionisten Koordinakundeak ez du kale-ekintzarik egingo "pandemiaren egoera hobetu arte"

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 21a, 14:39

Lasarte-Oriako Pentsionisten Koordinakundeak jakinarazi du ikasturte hasiera honetan, momentuz behintzat, ez duela elkarretaratzerik egingo Okendo plazan astelehen goizetan, "COVID-19ak eragindako egoerak hobera egiten duen arte". Koordinakundearen sare sozialetan topatuko dute herritarrek elkartearen jardunaren berri.

Esteka honetan kontsulta daitezke koordinakundearen Facebook eta Twitter kontuak. Posta elektroniko bidez ere posible da beraiekin harremanetan jartzea, coordpjlo@gmail.com helbidera idatzita.