Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi dutenez, azken 24 orduetan, 9.357 PCR proba egin dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietako 447 positiboak izan dira. Ostiralean baino 556 proba eta 151 kutsatze gutxiago, alegia. Lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 149 kutsatze atzeman dituzte, 227, Bizkaian; eta 68, Araban. Horrez gain, erkidegotik kanpo bizi diren hiru pertsona ere positibo dira. Ospitaleen egoerari dagokionez, koronabirusak eragindako 25 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 53 gaixo daude ZIUn, bezperan baino lau gehiago.
Asteburuan jasotako datuak herriz herri eta atalka aletuta ezagutaraziko dituzte biharko txostenean.