Lasarte-Oriako osasun etxeko langileek bat egin zuten atzo osasungintzako sindikatuek deitutako protestarekin. Hala, osasun etxeko atarira irten ziren arratsaldean kalitatezko arreta eta osasun zerbitzu publiko baten alde. Deitzaileek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osakidetzari zenbait eskaera aldarrikatu zituzten, besteak beste, osasuna nahiz segurtasuna bermatzeko neurriak, osasun publikoaren aurrekontua Europako Batasuneko batezbestekoarekin parekatzea eta horren %25 lehen mailako arretara bideratzea; langile kopurua handitzea edota murrizketekin galdutakoa berreskuratzea. Datorren ostiralerako elkarretaratze berri bat deitu dute.