Proba kopuruarekin batera, kutsatuenak ere gora egin du azken 24 orduetan. Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi dutenez, atzo, 9.913 PCR proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietako 598, positiboak izan ziren. Lurraldearen arabera, honela banatu ziren egiaztapenak: 229, Gipuzkoan; 266, Bizkaian; 98, Araban; eta gainerako bostak erkidegotik kanpo bizi diren herritarrak dira. Ospitaleen egoerari dagokionean, COVID-19ak eragindako 43 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 49 gaixo daude ZIUn. Ohi bezala, asteburuetan ez dituzte datuak herriz herri edo atalka aletzen, datu xeheak asteleheneko txosten epidemiologikoan ezagutaraziko dituzte.