Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak eguneratu egin dituzte koronabirusaren hedapenari buruzko datuak. Azken 24 ordutan bost positibo berri egiaztatu dituzte Lasarte-Orian; horiek gehituta, jada, 117 kutsatu hauteman dituzte herrian. Hortaz, abuztuan hilabete osoan egiaztatutako kutsatze kopurua gainditu da.
Eskualdeari dagokionez, Beterri Buruntzan beste sei positbo daude: Hiru, Hernanin; bi, Andoainen eta bat, Usurbilen.
PCR proba eta positibo kopuruak behera egin zuen ostegunean. Bezperan egindakoen ia erdia gauzatu zituzten atzo, 5.636, eta horietako 321 positiboak izan ziren. Lurraldeka, 53, Gipuzkoan; 185, Bizkaian; 72, Araban; eta gainerako hamaikak, erkidegotik kanpo bizi diren pertsonak dira.
EAEko ospitaletan koronabirusak eragindako 291 gaixo daude, horietatik 53 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan, bezperan baino bi gutxiago. R0 edo birusaren birsortze-tasa 0,89koa da.