Kukuka antzerki eta dantza eskolan izena emateko epea, zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 17a, 09:00
Aurtengo antzerki eta dantza hamabostaldia desfile berezi batekin ireki zuen Kukukak.

"Ilusio handiz" ari dira lanean Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideak, aurtengo ezohiko ikasturtea prestatzen. Ohar bidez jakinarazi dute zabalik dagoela matrikulatzeko epea, eta azken eguna datorren asteko astelehena izango dela, irailak 21. 

Kukukaren web orrialdean izena eman behar dute aurten eurekin batera ikasi nahi dutenek. COVID-19ak eragindako egoera dela eta, antzerki eta dantza eskola horrek lan egiteko modua aldatu du. Esate baterako, ikasturte honetako kuotak hilabetero kobratuko dituzte. "Gainontzeko aldaketen berri kurtsoa hasterakoan emango diegu ikasleei", adierazi du Kukukak. 

Antzerkia, euskal dantza, euskal dantza sorkuntza, dantza garaikidea...eta zirkua larunbat goizetan. Iaz hasitako egitasmoari segida emango dio Kukukak 2020-2021 ikasturtean. 

 

Erlazionatuak

Kukukaren desfile koloretsua

Txintxarri Aldizkaria 2020 mai 27 Kultura

Kukuka eskolako dantza taldea

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 mai 25 Kultura