Buruntzazpi eskolako juniorrak ihesalditik kanpo geratu ziren

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 16a, 12:30
Hasier Etxeberria OƱatiko helmugara iristen. Arg.: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa

Errepidean kilometroak gehitzen doaz Buruntzazpi eskolako txirrindulariak. Oñatin eta Azpeitian lehiatu ziren aurreko asteburuan. Igande honetan, junior mailako gazteek erlojupeko Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute

Mikel Deunaren sarian 83 kilometrotako lasterketari aurre egin zioten junior mailako txirrindulariek, Oñatin. 

Hamabosgarren kilometroan bosteko talde batek ihes egin zuen. Buruntzazpiko Txirrindularitza eskolako kideek ezin izan zuten ihesaldi horretan egon, baina atzean lanean egon ziren taldetxoa harrapatu nahian. Ez zen posible izan.

Haimar Etxeberriak esprina eginez seigarren postua eskuratu zuen Oñatiko helmugan; Asier Pozo hamargarren izan zen eta Beñat Carbayeda, berriz, hamahirugarren.

Kadete mailan, Eneko Arangurenek XL. Azpeitia sarian parte hartu zuen.

Asteburu honetan, juniorrek bi probatan parte hartzeko aukera izango dute: larunbatean Segurako saria eta igandean Alegian erlojupeko Gipuzkoako txapelketa.