'Saretuz, iraultza feministari ekin!' topaketan izena emateko azken eguna gaur

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 17a, 09:37

Lasarte-Oriako hainbat neska gaztek egitarau zabala antolatu dute larunbat honetarako, irailak 19. Oriarte institutuan elkartuko dira. Egitasmoan izena emateko azken eguna gaurkoa izango da, irailak 17, osteguna.

'Saretuz, iraultza feministari ekin!': egitaraua

  • 10:00etan, ongi-etorria.
  • 10:30ean, Etorkizunari begira zer? solasaldia.
  • 12:00etan, pankarta eta kamiseta pintaketa.
  • 14:00etan, tupper bazkaria eta bazkalostea.
  • 17:00etan, bertso saioa: Oihana Arana, Haizea Arana, Uxue Alkorta eta Ane Peñagarikano.
  • 19:00etan, Hardbass.

Ohar batzuk

Antolatzaileek zehaztu dute beharrezkoa izango dela maskara janztea, etxetik atera aurretik tenperatura neurtzea eta elkarren arteko distantzia mantentzea. 

Parte-hartzaileek ondoko materiala eraman beharko dute larunbatean: kamiseta zuria, boligrafoa, gel hidroalkoholikoa eta, nahi izanez gero, bazkaria eta lurrean esertzeko esterila. 

Izena emateko formularioa