Irailean, orain arte, egunero erregistratu dituzte positiboak gure herrian, azken egunetan kopuruak zertxobait egonkortzen ari direla suma badaiteke ere –irailaren 10etik ez dira hamar kasu baino gehiago atzematen egun bakar batean–. Grafika honetan ikus dezakezue abuztu eta iraileko kasuen arteko alderaketa:
Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriei dagokienez, irailaren 14an beste bi herritan erregistratu dituzte positiboak: sei Hernanin eta bat Urnietan.
Ia aldaketarik ez positiboetan
EAEko hiru lurralde historikoetan 287 kutsatze detektatu dituzte irailaren 14an, bezperan baino hiru gutxiago. PCR proben arteko aldea handiagoa da: 6.721 egin zituzten atzo, eta 5.990 herenegun. ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan hiru pertsona gutxiago daude ospitaleratuta, 60 guztira, baina plantan gehiago: 319, bezperan baino 50 paziente gehiago.
R0 edo birusaren birsortze-tasa jaitsi egin da apur bat: 0,89koa izan da irailaren 14an, bezperan baino 0,01 gutxiago. Indize hori bat baino altuagoa baldin bada, esan nahi du koronabirusa hedatze-prozesuan dagoela.