Joseba Ituartek urte beteko kontratua sinatu du Girona CF taldearekin

Joseba Ituarte (eskuinetik hasita bigarrena) Girona FCko talde teknikoaren aurkezpenen. Arg.: Girona FC

Joseba Ituarte Girona FC taldeko atezain entrenatzaile berria da

Herritarrak urte beteko kontratua sinatu du bigarren mailan jokatuko den Girona FC taldearekin. Txema Indias herrikidearen eskutik, 2018 urtean lehen mailan lehiatu den Leganes taldean hasi zen atezain entrenatzaile lanetan. Bertan egindako lanari esker, egun Franciscok zuzentzen duen talde teknikoan ari da lanean.