Landaberri-Garaikoetxea: irakasleen gehiengoak babestu du greba, eta apenas joan den ikaslerik Landaberri LH eta Garaikoetxeako eraikinetara. Ikastolak zerbitzu minimoak eskaini ditu.
Sasoeta-Zumaburu: irakasleen %28ak greba egin du, eta "oso ikasle gutxi" joan dira HH zein LH mailetan. Jangela zerbitzua ez dute eskaini Sasoeta LH eraikinean, langileek grebarekin bat egin dutelako. Zumaburu eraikinean, ordea, bai.
Oriarte BHI Landaberri: greba deialdiak "jarraipen handia" izan du; irakasle eta ikasle gehienek bat egin dute deialdiarekin.
Oriarte BHI Larrekoetxe: DBH 3-4 eta Batxilergoko ikasleek gaur zuten aurkezpen eguna, baina grebaren jarraipena handia izan denez zentro horretan, ekitaldia atzeratzea erabaki dute eta bihar hasiko dira, irailak 16.
Grebara deitu duten sindikatuen lehen balorazioaren arabera, deialdiak %65eko jarraipena izan du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren arabera, ordea, jarraipena %45,2koa izan da.