Abuztu erdialdetik aurrerako goranzko joera ez da geratu oraindik. Tendentzia horrekin jarraituz gero, aurreko hilabeteko 113 kasuak gaindituko lirateke. Grafika honetan ikus dezakezue abuztu eta iraileko kasuen konparaketa, egunez egun:
Beterri-Buruntza eskualdeko gainontzeko udalerrietan ere erregistratu dituzte positiboak azken hiru egunetan:
- Hernanin, hamabi
- Andoainen, hamar
- Usurbilen, bost
- Urnietan, lau
- Astigarragan, bat
EAEko datuak
Larunbateko datuekin alderatuta, nabarmen jaitsi ziren erregistratutako kutsatzeak EAEko hiru probintzietan: 290 positibo detektatu zituzten, horietatik 117 Gipuzkoan. Egia da PCR proba gutxiago egin zituztela, 5.990 –larunbatean 7.626 egin zituzten–.
Gaur-gaurkoz 269 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusagatik, horietatik 63 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren birsortze-tasa 0,90ekoa da. Kopuru hori batetik gorakoa izanez gero, esan nahi du birusa zabaltze-egoeran dagoela.