Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak eguneratu egin dituzte COVID-19ak eragindakoei buruzko datuak. Azken 24 orduetan, 7.632 PCR proba egin dituzte EAEn eta horietako 514 positiboak izan dira. Lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 165 kutsatze atzeman dituzte, 264, Bizkaian; eta 84, Araban. Halaber, erkidegotik kanpo bizi den herritar batek ere positibo eman du. Ospitaleen egoerari dagokionez, koronabirusak eragindako 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 61 gaixo daude ZIUn, bezperan baino bat gehiago.
Asteburuan jasotako datuak herriz herri eta atalka aletuta agertuko dira biharko txostenean.