Egunero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak koronabirusaren hedapenari buruzko datuak argitaratu dituzte. Asteburuetan ez dute aletutako kopuruekin txostenik osatzen, bezperako datuak biltzen dituen prentsa oharra, baizik. Horren arabera, ostiralean, 9.931 PCR proba egin zituzten eta 670 positibo izan ziren. Hau da, bezperan baino mila proba gehiago eginda, ia ehun kutsatze gehiago atzeman zituzten. Lurraldeka: 191, Gipuzkoan; 359, Bizkaian; 119, Araban; eta bat erkidegotik kanpo bizi den pertsona batena da. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19ak eragindako 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 60 pertsona ZIUn daude.