BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria probaren X. edizioa ez da urriaren 4an jokatuko. COVID-10a dela-eta, lehenik apiriletik urrira aldatu zuten probaren data eta orain bertan behera geratu da.
Parte-hartzaileen, boluntarioen eta ikusleen osasuna eta segurtasuna bermatze aldera hartu dute erabakia Lasarte-Oriako Udalak, Saiatuz TKTk, Fly Groupek, MX Racingek eta babesleek probaren webgunean eta sare sozialetan jakitera eman dutenez. "COVID-19ren krisiaren bilakaera kontutan hartuta, eta aukera guztiak aztertu ondoren, ezin dugu bermatu urtero proba hau posible egiten duten partehartzailen, bolondresen eta ikusleen osasuna eta segurtasuna".
Izena eman zuten pertsonei irailaren 20a baino lehen itzuliko zaie inskripzioaren zenbatekoa kudeaketa-gastuak izan ezik, euro bat.
"Osasun egoerak uzten badu", BTT proba 2021 urteko apirilaren 25ean ospatuko dela iragarri dute antolatzaileek.