Jantzi tradizionalen ikastaroan izena emateko epea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 11a, 10:50

Ttakun Kultur Elkartea eta Ione Artola jostunak eman diote itxura aurtengo jantzi tradizionalen ikastaroari, eta zehaztu dituzte datak ere. Urriaren 1ean izango da lehen saioa, osteguna, eta azaroa amaitu bitartean, asteartero eta ostegunero joan ahal izango da, arratsaldeko 15:30etik 17:30era Emakumeen Zentro Zibikoan.

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, aurtengo parte hartzaile kopurua mugatu egin dute antolatzaileek, eta izena emateko, kultura@ttakun.eus helbidera edo 943 37 14 48 telefonora deitu  behar da.