KZgunearen zuzeneko hitzaldi digitaletan parte hartzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 10a, 08:55

Udako etenaldiaren ostean, berriro ekingo die KZguneak zuzeneko hiztaldi digitalei. Horietan parte hartzeko eskaintza egin dute, eta orain arte egindakoen antzera, erakundearen youtubeko kanaletik jarraitu ahal izango dira hitzaldiak

Zuzeneko hitzaldiekin jarraitzeko apustua egin dute, eta, horretarako, bere youtubeko kanala erabiliko dute (https://www.youtube.com/user/KZguneaTICvideo). Astean bi saio egingo dituzte, ordu erdi ingurukoak, eta IKTren (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) inguruan arituko dira.

Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira zuzeneko saio horiek, eta edonork jarraitu ahal izango ditu prestatu dituzten zuzeneko saioak. Interesa duenak, interneterako koneksioa besterik ez du beharko, eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurrez izena ematea ez da beharrezkoa izango. Zuzenean ikusi ezin dutenentzat ere izango da aukerarik; hitzaldiak youtubeko kanalean grabatuta geratuko baitira.

Hau da datozen asteetarako eskaintza:

  • Irailak 10, 11:00 - 11:30: 1G, 2G, 3G… Zer da?. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen
  • Irailak 15, 18:00 - 18:30: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
    Irailak 17, 18:00 - 18:30: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
  • Irailak 22, 11:00 - 11:30: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
  • Irailak 24, 11:00 - 11:30: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
  • Irailak 29, 18:00 - 18:30: Argazki mugikorreko aholkuak. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
  • Urriak 1, 18:00 - 18:30: Argazki mugikorreko aholkuak. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen

Ikastaroen inguruko informazio gehiago jaso nahi duenak, https://www.kzgunea.eus/eu/kzguneko-zuzeneko-hitzaldiak ataria begiratu dezake.