Naroa Furundarena atleta Espainiako txapelketan lehiatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 9a, 15:00
Furundarena jauzilariak Espainiako txapelketa lehiatuko du larunbatean.

Ostadar SKTko ordezkaria izango da Espainiako txapelketan. Espainiako Federazioak parte-hartzaileen zerrenda argitaratu du eta Naroa Furundarena gaztea jauzi hirukoitzeko proban lehiatuko da. Maider Rekondo, ordea, 20 zentimetrotatik kanpo geratu da

Naroa Furundarena atleta gaztea maila absolutuko Espainiako txapelketako jauzi hirukoitzeko proban lehiatuko da, irailaren 12an, larunbatarekin, Alcobendasen (Madril). Neguko txapelketaren antzera, Espainiako jauzilari onenei egin beharko die aurre Lasarte-Oriako gazteak.

Naroa Furundarenak eta Maider Rekondok denboraldian zehar eskuratutako marken kontuan izanda, Ostadar SKTko Atletismo saileko kideak zain zeuden Espainiako txapelketan lehiatuko ziren jakiteko. Izan ere, COVID-19arengatik Espainiako federazioak ezarritako marken arabera haien parte hartzea ez baitzen ziurra.

Asteartean, Espainiako federazioak parte-hartzaileen zerrenda jakitera eman zuen eta Ostadar Atletismo Saileko kideek Furundarena bakarrik sailkatu zela jakin zuten.

"Pena da Maider Rekondo ez dute diskoko proban onartu hogei zentimetrorengatik. Baina hurrengo lehiaketetan bere ordaina hartzeko aukera izango du ziur", adierazi du Oscar Goikoetxea prestatzaileak.