EROSKETA BONUAK

Udalaren erosketa bonuen kanpainan parte hartzeko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 9a, 14:37

Lasarte-Oriako merkataritzarako, ostalaritzarako eta zerbitzu pertsonaletarako bonuen kanpaina bat abiatuko dutela iragarri du udalak; 125.000 euro bideratuko ditu egitasmora. Parte hartu nahi duten establezimenduek irailaren 15a baino lehen egin beharko dute eskaera, asteartez.

Parte hartu nahi dutenek irailaren 15a baino lehen egin beharko dute eskaera, asteartez. Aurkeztu beharreko dokumentuak Mirentxuko COVID-19 bulegora eraman ditzakete 943 37 61 79 telefonoan aurrez hitzordua hartuta, edo telematikoki bestela, www. lasarte-oria.eus web orrialdean. Kanpainan parte hartzen dutenen artean banatuko dira bonuak, bi motakoak: 20 eurokoak (10+10) merkatarientzat eta 10ekoak (5+5) ostalarientzat.

Informazio gehiago esteka honetan