Iskanderhon garaile, Hipodromoko azken jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 8a, 15:15
Urrezko Kopa irabazi zuen Grosjean hockeya eta Iskanderhon zaldia Donostiako Sari Nagusiko helmuga igarotzen. Arg.: Isaac Farré Rico

Donostiako Hipodromoak eta zaldien zaletuek igandean agur esan zioten 104. denboraldia bereziari 

Ekainetik 81 lasterketaz gozatu ahal izan dituzte zaletuek, batzuk etxetik eta besteak Hipodromoan bertan eta igandean, ez zuten hutsik egin harmailak beteaz.

Hasieratik bukaera, zirraraz betetako arratsaldea izan zen igandekoa. Nagore Otaño sariak eman zion hasiera arratsaldeari. Lara Martinezek gidatuta Algaida behorra izan zen garailea. Momentu hunkigarriena lasterketa baino lehen bizi izan zen. Paddockean, parte-hartzaileek 2007 urtean Hipodromoan zendutako hockeya gogoan izan zuten-eta. 

Arizkorretak prestatutako beste zaldi batek ere lortu zuen arratsaldeko bigarren saria, Natural Talent. J. L. Martinezek Errazu obras probako gorenera eraman zuen.

Ignacio Melgarejok eta Christian Delcher prestatzailearen Aladierna behorrak 14+1 Comunicación Saria eskuratu zuten eta arratsaldeko laugarren lasterketan, Serbilan Soc. Cooperativa sarian, prestatzaile portugaldarrak izan ziren nagusi. Garaikurra Pereira entrenatzailearen Iron Rock zaldiak eraman zuen. 

Donostia Sari Nagusian ez zen ezustekorik izan eta aurtengo Urrezko kopako irabazle Grosjean hockeyaren eskutik, Iskanderhon zaldiak erraz eraman zuen garaipena.

Jardunaldiari amaiera emateko, parapentelari bat jaitsi zen zerutik.