UDALBATZARRA

Ikasturteko aurreneko ohiko udalbatzarra, ostegun honetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 7a, 16:52
COVID-19a tarteko, udalbatzar aretoaren antolaketa aldatu egin zuten aurreko ikasturte amaieran.

Udal korporazioa irailaren 10ean bilduko da pleno aretoan, 18:30ean. Hiru gai jaso dituzte zerrendan, eta galdera eta erreguen txanda etorriko da gero.

Hauek dira ostegun honetako ohiko udalbatzarreko gaiak:

  1. Lasarte-Oriako udal langileen lan-baldintzak arautzen dituen markoaren 53. artikulua aldatzeko proposamena.
  2. Lanean kanpoko indarkeriari aurre hartu eta aurre egiteko protokoloaren onarpena.
  3. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: "Lasarte-Oriako Hezkuntza Komunitatearekin batera eskola-eraikinak mantentzeko plana".
  4. Galdera eta erreguak.

Parte hartu nahi duten herritarrek eskaera bat egin beharko dute idatziz udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orri bat bete eta erregistroa@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidali. Udalbatzarrean bertan azalduko zaizkie jarraibideak saiora bertaratzen diren horiei.