XIII Emakumeen Kontxako Banderaren aurreneko igandean hirugarren postuan sailkatu da Donostia Arraun Lagunak trainerua. Ohi baino ordubete lehenago eta zaletuen berotasunik gabe irten dira traineruak Kontxako badiara. Lehen txanda horretan lehiatu da Belartieta kide duen eskifaia, 3. kalean, San Juan, Tolosaldea eta Hondarribiaren aurka. Irteera ona egin eta aurre hartu badute ere, berehala nagusitu zaie Tolosaldea; eta bigarren postua Hondarribiarekin borrokatu beharko zutela zirudien. Bi olatu erabakigarri hartu ditu, ordea, Arraun Lagunaken traineruak. Lehenarekin aurre hartu die berdeei, eta bigarrenarekin, Tolosaldeko traineruarekin zuen tartea nabarmen moztu du. Hala, 400 metro baino gutxiago falta zirela, aurre hartu eta lehen postuan amaitu du.
Bigarren txandan, faborito nagusia den Orio izan da azkarrena eta bi segundo luzeko aldearekin bigarren, Donostiarra. Hortaz, gaur zortzi ohorezko txandan nor baino nor hobe ariko dira Orio, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Tolosaldea.
- Orio 11:10.26
- Donostiarra 11:12.48
- Arraun Lagunak 11:23.86
- Tolosaldea 11:27.80
- Hondarribia 11:28.60
- Hibaika 11:31.52
- Zumaia 11:39.82
- San Juan 11:51.14