COVID-19agatik positibo eman duten pertsonen gertukoek egin behar dute proba hori; hitzordua aztarnariek ematen diete, Osasun Zentroak azaldu duenez.
Osasun Zentroa egiten ari den PCR proben kopuruaren igoera dela eta, "espazio estali eta zabalago" batera aldatu ditu Lasarte-Oriako Udalak. Hala, asteartetik aurrera, irailak 8, Loidi-Barren frontoian gauzatuko dituzte, 13:00etatik 15:00etara bitartean. Egun, 50 eta 60 proba artean egiten ari dira egunero Osakidetzako langileak, eta aurreikuspenen arabera, kopuruak gora egingo du. Leku egokiago bat eskaintzeaz gain, udal agintariek erabaki hau hartu dute COVID-19ak eragindako edukiera protokoloen ondorioz, Mercero Gunea udal zerbitzuek baliatu beharko baitute, esaterako, Musika Eskolak.
COVID-19agatik positibo eman duten pertsonen gertukoek egin behar dute proba hori; hitzordua aztarnariek ematen diete, Osasun Zentroak azaldu duenez.